Egape Dantza taldeko hogei dantzari gazte Galizian izan ziren uztailaren 25-28ko zubian Galiziako Rois herrian (A Coruña) ospatu zen Folklore Jaialdian.
Uztailaren 27an, iluntzeko 20:00etan hasita eta bi ordu eta erdiko iraupena izan zuen emanaldian, Urnietako Egape DT-ak, Culleredoko "Catalmibre Tradizional" eta bertako (Rois) "OCT Chorima" folklore taldeek parte hartu zuten.
Egapeko dantzariek saio haseran "Agurra" dantzatu zuten tren istripuaren biktimen omenez eta ordu bateko saio ederra eskaini ondoren, ikusle eta antolatzaileen zorionak eta txaloak jaso zituzten.